Itxi

Athletic Club

Mercado de invierno

Neguko merkatuan mugimenduak egon daitezkeela aitortu du Valverdek

Erredakzioa

Teknikaria Kike Sola, Gaizka Toquero eta Jon Aurtenetxe jokalarien egoerari buruz mintzatu da.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

    Ernesto Valverde. Argazkia: EFE

Ernesto Valverdek Kopako partidari buruz hitz egin du astelehen honetan, baina neguko merkatuari buruzko iritzia ere eman du. Kike Sola, Gaizka Toquero eta Jon Aurtenetxe ez dira Athleticeko teknikariaren planetan sartzen, eta "mugimenduak" egon daitezkeela aitortu du.

"Aukerak aztertu beharko dira, eta jokalarien nahiak kontutan hartu", adierazi du Valverdek. Denboraldiaurrean Sola, Toquero eta Aurtenetxe jokalariekin hitz egin zuela azaldu du.

Klubak egin ditzakeen fitxaketei buruz, "zail" ikusten duela aitortu du. Azkenik, ontzat hartu du Kepa Arrizabalagaren lagapena. Atezainak Ponferradinan jokatuko du denboraldia bukatu arte.