Athletic Club
Akordioa
Mikel Ricok 2018. urtera arte luzatu du kontratua
Erredakzioa
Erdilariaren deuseztatze klausula 35 milioi eurokoa izango da. Athleticen elastikoarekin 66 neurketa jokatu ditu, eta zortzi gol sartu.
-
Mikel Rico. Argazkia: EFE
Athleticek Mikel Ricoren kontratua berritu du, eta bizkaitarrak 2018. urteko ekainaren 30era arte jokatuko du Bilbon. Erdilariaren deuseztatze klausula 35 milioi eurokoa izango da, klubak jakitera eman duenez.
Ricok markagailua estreinatu zuen Atletico Madrilen aurkako partidan (1-0), baina Simeoneren talde nagusitu zen azkenean (1-4). Athleticen elastikoarekin 66 neurketa jokatu ditu, eta zortzi gol sartu.