Athletic Club
Final-hamaseirenetan
Torino izango da Athleticen aurkaria Europa Ligan
Erredakzioa
Joaneko partida otsailaren 19an jokatuko dute (Turineko Olinpikoan, 19:00etan) eta itzulerakoa, San Mamesen, otsailaren 26an (21:05ean).
Europa Ligako hurrengo kanporaketako zozketa egin dute UEFAko arduradunek, eta Athleticen aurkaria Torino talde italiarra izango da.
Final-hamaseirenetako joaneko partida otsailaren 19an jokatuko dute (Turineko Olinpikoan, 19:00etan) eta itzulerakoa, San Mamesen, otsailaren 26an (21:05ean).
FINAL-HAMASEIRENETAKO PARTIDAK:
2. Torino (ITA) - Athletic (EUS)
3. Sevilla (ESP) - Borussia Moenchengladbach (GER)
4. Wolfsburgo (GER) - Sporting Lisboa (POR)
5. Ajax (HOL) - Legia Varsovia (POL)
6. Aalborg (DIN) - Brujas (BEL)
7. Anderlecht (BEL) - Dinamo Mosku (RUS)
8. Dnipro (UKR) - Olinpiacos (GRE)
9. Trabzonspor (TUR) - Napoli (ITA)
10. Guingamp (FRA) - Dinamo Kiev (UKR)
11. Vila-real (ESP) - Salzburgo (AUT)
12. Erroma (ITA) - Feyenoord (HOL)
13. PSV Eindhoven (HOL) - Zenit St. Petersburgo (RUS)
15. Tottenham (ING) - Fiorentina (ITA)
16. Celtic (ESC) - Inter (ITA)
Final-laurdenak: zozketa martxoaren 20an, partidak apirilaren 16an eta 23an
Finalerdiak: zozketa apirilaren 24an, partidak maiatzaren 7an eta 14an
Finala: maiatzak 27, Decimo Aniversario futbol-zelaian, Varsovian