Athletic Club
H Taldea
Irudi ona berreskuratu behar du Athleticek Europa Ligan sartzeko
Erredakzioa
BATE Borisoven aurkako deialdian sartu da Aduriz, baina ez dago ziur hasierako hamaikakoan egondo denik. Guillermo, deituta, eta Williams, kanpoan.
Athleticentzat nahikoa da berdinketa BATE Borisoven aurka, San Mamesen, Europan jarraitzeko. Txapeldunen Ligatik kanpo daude, taldekako fase txar baten ostean, baina zurigorriak Europa Ligara sailkatuko dira bielorrusiarren kontra berdinketa edo garaipena lortuta.
Zurigorriak Aritz Adurizen bilakaeraren zain zeuden, oraindik minduta dagoelako, baina azkenean, deialdian sartu da aurrelari gipuzkoarra. Ez dago ziur hasierako hamaikakoan egondo denik. Guillermo Fernandez ere deitu du Ernesto Valverdek. Athleticek gol bat besterik ez du sartu (Guillermok berak Portori), Adurizek jokatu ez dituen 600 minutuetan.
Andoni Iraola eta Iker Muniain ere deituta daite, baina taldeko zerbitzu medikuen arabera, ez daude jokatzeko guztiz prest.
Iñaki Williams taldetik kanpo geratu da, bi aurrelariak deitu ostean. Larunbatean egin zuen detuba harrobiko jokalariak, Ligan. Kike Solak ere Kordobaren aurka jokatu zuen, eta deialditik kanpo utzi du Valverdek.
Balenziaga itzuliko da, ezker hegalera. Jon Aurtenetxe, beraz, ez da postu horretan egongo, baina deialdian sartu du entrenatzaileak. Lesionatuta dagoen Xabi Etxeitaren edo zigortuta dagoen Carlos Gurpegiren ordezkoa izan daiteke. Beñat ere lesionatuta dago.
Beñat, Gaizka Toquero, Unai Bustinza eta Ager Aketxe dira beste baztertutakoak. Erik Moran eta Unai Lopez, aldiz, zerrendan sartu dira.
H Taldeko talderik goleatuena izan da BATE Borisov. 22 gol sartu dizkiote. Hala ere, Athletici irabazi zion Bielorrusian (2-1). Aldea txikiegia izan zen, gainera, zelaian ikusi zenaren arabera.
Athleticek azken partidetako irudia hobetu beharko du aldeko emaitza bat eskuratze. Kopan Alcoyanoren aurka berdinketa lortu zuen, kostata (1-1), eta Ligan Kordobak irabazi dion lehenengo taldean izan zen larunbatean (0-1). San Mamesen berriro, zurigorriek zaleen babesa izango dute Txapeldunen Ligako azken neurketan, sentsazio onetara itzultzeko. Azken Ligako partidetan, 18tik 14 puntu eskuratu zituen Athleticek.
BATE Borisovek denbora izan du San Mameseko partida prestatzeko, Bielorrusiako Liga bederatzigarrenez jarraian irabazi eta gero. Aleksandr Yermakovic entrenatzailea zalantzatan dago: aurrean Rodionovek, Signevichek ala biek batera jokatu ahal dute.