Itxi

Athletic Club

Champions League

San Jose: 'Oso partida inportantea da eta maila emango dugu'

Erredakzioa

BATE Borisoven kontrako neurketa oso garrantzitsua dela esan du jokalari zuri-gorriak. Partida asteazkenean jokatuko da, San Mamesen.

  • Mikel San José

    San Jose, Athleticeko jokalaria. EFE

Athleticek Txapeldunen Ligako azken partida jokatuko du asteazkenean, 20:45ean, San Mamesen, BATE Borisoven kontra. Zuri-gorriek ezinbestekoa dute garaipena eskuratzea Europan jarraitu ahal izateko.

Txapeldunen Ligatik at daude zuri-gorriak, baina partida berdintzea nahikoa dute aurrera egin eta Europa Ligarako sailkatzeko.

Mikel San Josek 'oso partida inportantea' dela eta maila emango dutela adierazi zuen bart. 'Asteazkenean taldeak eta zaleek bat egingo dugu. Maila emango dugu garaipena lortzeko', esan zuen defentsak.