Athletic Club
Entrenamendua
Aduriz zalantza da BATE Borisoven aurka jokatzeko
Erredakzioa
Iñaki Williamsek, Kordobaren aurka debuta egin zuen harrobiko jokalariak, lehenengo taldean sartzeko aukera du berriz, asteazkenean Txapeldunen Ligan.
-
Iñaki Williamsek lehenengo taldearekin jokatzeko aukerak ditu berriz / EFE.
Aritz Aduriz, Athleticeko aurrelaria, oraindik zalantza da Txapeldunen Ligako partidarako, asteazkenean BATE Borisoven aurka San Mamesen. Iñaki Williams lehenengo taldean sar liteke berriz, larunbatean Kordobaren kontra debuta egin ostean.
Talde zurigorriaren goleatzaileak azken partida galdu zuen ezker bizeps femoralean zuen minagatik, eta taldetik aparte bukatu du gaur goizeko saioa.
Gurpegi eta Laporte alde batera geratu dira, taldearekin entrenatu ostean. Beñat ere bereizirik entrenatu da, Etxeita bezala. Azken hori henduta, hiru jokalariek titularrak izateko aukera dute asteazkenean.
Iñaki Williamsek, Bilbao Athletic eta Bigarren B mailako II. Taldeko goleatzaileak, lehenengo taldearekin errepikatzeko aukera du asteazkenean, Guillermo Fernandez Adurizen ohiko ordezkoak bezala. Ostegunean alta jaso zuen, hilabeteko bajaren ostean.