Itxi

Athletic Club

Final-hamaseirenak (joanekoa)

Athleticek sufrituta berdindu du Alcoyn eta Alavesek, ezin

Erredakzioa

Alcoyanok ezustean hartu du Valverderen taldea, baina Viguerak berdinketaren gola egin du 90.ean (1-1). Alavesek, bestalde, porrota jaso du Espanyolen aurka, Mendizorrotzan (0-2).

1:29

Athleticek sufritutako berdinketa eskuratu du Alcoyanoren aurka (1-1), Kopako final-hamaseirenetako joaneko neurketan.

Zuri-gorriak aurkaria baino gehiago izan dira lehen zatian, ondo presionatuz eta gol-aukerak sortuz. Argiena Aketxek izan du 23. ean, eta falta jaurtiketa batean gol ikusgarria egiteko zorian izan da, baina kanpora joan da, oso gutxigatik. Baina Alcoyano aurreratu da markagailuan, 35. minutuan Francis Ferronek egindako golari esker. Bi minutu geroago, Markel Susaetaren gola saihestu du De Diosek.

Atsedenaldiaren ondoren, 50.ean, etxekoen bigarren gola egiteko parada ezin hobea izan du Alfarok, baina errematea gurutzatuegia atera zaio, eta baloia kanpora joan da. 52.ean Gurpegi lesionatu da. Valverde ez zegoen ikusten ari zenarekin konforme, eta amaierarako ordu erdiren faltan, Aduriz eta Beñat (Aketxeren eta Moranen ordez) berdeguneratu dira.

65. minutuan, Ferron golegileak zutoinera bidali du baloia. Bilbotarrak, deseroso eta Alcoyano nagusitzen ari zen. 37.ean beste gol-aukera izan du Alcoyanok, baina Herrerinek bularrarekin aldaratu du baloia. Amaierarako hiru minuturen faltan, banakoarena egiteko aukera paregabea izan du Laportek, baina kanpora joan zaio. Berdinketarena Viguerak egin du, 90.ean. Ezkerrarekin Zabal atezaina gainditu du aurrelariak. Berdinketa lortu duten arrean, Alcoyanok ezustean hartu du Valverderen taldea.

Alavesek porrota jaso du Espanyolen aurka (0-2)

Alavesek, bestalde, ezin izan du Mendizorrotzako norgehiagokan Espanyol mendean hartu. Bigarren zatian joko ona egin duten arren, Espanyolek luzapenean erabaki du partida.

Babazorroek ondo hasi dute partida, baina minutuek aurrera egin ahala katalanek eskuratu dute baloiaren-jabetza, eta Alavesek gorputz eta arimaz defendatu du. Stuanik Espanyolen aldeko gola egin du 36.ean, Victor Alvarezen pase ona baliatuta (0-1). Bi minutu geroago, bigarrena egiteko abagunea izan du uruguaiarrak berak.

Albertoren taldea indartsu zelairatu da bigarren zatian, eta 49.ean neurketa berdintzeko zorian izan da Juanma. Alavesek joko sendoagoa eginez eta aurkariaren areara arriskuarekin hurbilduz berretsi du hobekuntza. Berdinketa hurbil izan dute gasteiztarrek, baina bisitariek ere bigarrena sartu ahal izan dute. Eta luzapenean egin du Stuanik, Lanzaroteren erdiketa ona errematatuta.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Einar, Castillo, Beobide, Tejera (Toti, 75'), Juanma (Manu Barreiro, 84'), Raul Garcia, Sangalli eta Ion Velez (Juli, 60').

2 - Espanyol: Pau Lopez, Javi Lopez, Rodriguez, Hector Moreno (Alvaro, 73'), Clerc (Luque, 61'), Abraham, Alex (Jordan, 68'), Mationi, Victor Alvarez, Lanzarote, Stuani.

Golak:

0-1, 35': Stuani.

0-2, 93': Stuani.

Emaitzak:

Real Madril 5 - Cornella  0 (Joanekoan: 4-1)
Alcoyano 1 - Athletic 1
Alaves 0 - Espanyol 2