Athletic Club
Neguko merkatua
Kanpokoak ahaztu eta 'etxekoa' erabiltzearen alde agertu da Valverde
ERREDAKZIOA
Azpilikueta, Monreal eta Raul jokalariak euren taldeetan gustora daudela iradoki du Athleticeko entrenatzaileak.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak asteazken honetako prentsaurrekoan iradoki duenez, Cesar Azpilikueta, Nacho Monreal eta Raul Garcia, Athleticeko taldean lagungarri izan zitezkeen jokalariak, dagozkien taldeetan jarraitu nahi dute; alegia, Chelsean, Arsenalen eta Athleticon.
“Entrenatzaileok jokalari asko eskatzen ditugu baina eurek etorri nahi izatea, beste mundu bat da. Izan ere, Chelsean oso gustora egon daitezke, edota Arsenalen, edota Athleticon… edota Realean”, adierazi du Valverdek neguko merkaturako Josu Urrutia presidenteari jokalariak eskatu badizkion galdetu zaionean.
Kanpokoak ahaztea eta “etxekoa” erabiltzearen alde agertu da Athleticeko entrenatzailea den Ernesto Valverde.
Fitxaketa horien zailtasunaz gain, kontu ekonomikoak ere aldagai garrantzitsua direla nabarmendu du Valverdek. Hala ere, oraindik irteera posibleetan pentsatzeko astirik izan ez duela nabarmendu du, artean bederatzi partida gelditzen direlako jokatzeko eta beraz, ez baitaki zeinen “beharra” izango duen.