Itxi

Athletic Club

ATHLETIC

Adurizek hobera egin du eta baliteke Espanyolen aurka jokatzea

ERREDAKZIOA

Iker Muniainek eta Iker De Marcosek seguruenik arazorik gabe jokatu ahal izango dute neurketa, normaltasunez entrenatu baitute.  

  • Aritz Aduriz, Athleticeko jokalaria. Argazkia: EFE

Aritz Adurizek Sevillaren aurkako partidan egin zuen lesioa sendatzeko prozesua bide onetik doa. Astelehen honetako entrenamenduan hobera egin duela ikusi da, eta, beraz, ostiralean Athleticek Espanyolen aurka jokatuko duen norgehiagoka jokatzeko prest egotea espero da.

Donostiarra ez da taldekideekin aritu, ondoko zelai batean entreinatu da, eta ariketak egin ditu baloiarekin; jaurtiketa indartsuak ere egin ditu Xabi Clemente prestatzaile fisikoaren begiradapean. Aurreko astean egin zituen ariketekin alderatuta, hobera egin du nabarmen, eta, hortaz, ostiralean Espanyolen aurkakoan egotea espero da.

Jardunaldi horretarako, gipuzkoarraz gain, Andoni Iraola eta Guillermo Fernández ere zalantzan daude oraindik. Horiek ere aparte entrenatu dira, Aduriz aritu den zelai berean.

Iraola berez ez dago lesionatuta, baina aurreko astean bereizita egin zuen lan. 45 minutuko lasterketa egin du, geldialdirik gabe, eta Guillermok gauza bera egin du, baina ordu-laurdenean soilik.

Iker Muniainek eta De Marcosek seguruenik arazorik gabe jokatu ahal izango dute neurketa, normaltasunez entrenatu baitute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic