Itxi

Athletic Club

Lesioa

Muniainek ez omen du hezur-lesiorik eta eboluzioaren esperoan dago

ERREDAKZIOA

Muniainek min hartu zuen atzo 21 urtez azpiko neurketan, Serbiaren kontra. Ez omen da lesio larria, eta kluba baikor agertu da eta Celtaren aurka jokatzeko moduan egongo dela esan du.    

0:33

Athleticek kezkatzeko moduko albistea jaso zuen atzo, Muniainek min hartu baitzuen 21 urtez azpiko neurketan, Serbiaren aurka. Sarrera oso gogorra egin zioten eta besaburuan min hartuta utzi behar izan zuen berdegunea.

Klubak jakinarazi duenez, artritis traumatikoa du ezker sorbaldan eta beso-euskarria darama. Ez omen du hezur-lesiorik eta ez du ematen Celtaren kontrako neurketa galduko duenik.