Itxi

Athletic Club

Lesionatuak

Aduriz eta Ibai hobetzen, baina oraindik ez daude indarberrituta

Erredakzioa

Ibai Gomez entrenamenduko lehen ordua gainontzeko jokalariekin egin du. Adurizek aldiz, bakarkako lanarekin jarraitu du.

1:00

Aritz Aduriz eta Ibai Gomez lesionatu zurigorriek, errekuperatze lanetan dihardute Athletic txapelketara bueltatzen denerako indarberrituta egoteko. Larunbatean daukate, hain zuzen ere, norgehiagoka San Mamesen Celtaren aurka. Eta, biak hobetzen dauden arren, ez dituzte guztiz uxatu, arazo muskularrak.

Lezamako gaurko entrenamenduan, Ibaik lehen ordua gainontzeko jokalariekin batera egin du, hala ere, ez ditu entreno amaierako partidak jokatu.

Aduriz, ordea, bakarkako lanetan jarraitzen du, taldeko entrenamendutik at. Eta, atzo bezala, Unai Bustinza gazte lesionatuarekin izan da lanean, Xabi Clemente prestatzaile fisikoaren agindupean. Azpimarratu beharra dago ere, Aduriz jada baloiarekin entrenatzen hasia dela.