Athletic Club
Larunbatean, 18:00etan
Nolito: ‘Zaila eta gogorra izango da partida’
ERREDAKZIOA
Celtako jokalariaren hitzetan, San Mames Ligako "zelairik onena" da, eta bertan lehoiek "edonor" garaitu dezakete.
-
San Mamesen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Manuel Agudok “Nolito” Vigoko Celtako jokalariak Athletici errespetua diola adierazi du prentsaurrekoan, eta larunbat arratsaldean (18:00) jokatuko duten partida “zaila eta gogorra” izango dela gaineratu du. Horren aburuz, San Mames BBVA Ligako zelairik onena da, eta bertan lehoiek “edonor” garaitu dezakete.
Zuri-gorriak sailkapeneko jaitsierako postuetan dauden arren, talde “oso ona” dela adierazi du Nolitok. Behin eta berriz azpimarratu du partida "zaila eta arriskutsua" izango dela beraientzat, baina, horren esanetan, euren esku dagoen guztia egingo dute hiru puntuak Galizia aldera eramateko.