Itxi

Athletic Club

Kontratua luzatu du

Oscar de Marcos, zuri-gorri, 2019ra arte

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak 40 milioiko etete klausula izango du.

1:17

Athletic Club taldeak eta Oscar de Marcosek 2019ko ekainaren 30era arte luzatu dute jokalariaren kontratua. Kontratu berriaren etete klausula 40 milioi eurokoa izango da, talde zuri-gorriak bere webgunean jakinarazi duenez.

De Marcosek 25 urte ditu, eta 2009-2010 denboraldian iritsi zen Athleticera, Alavesetik. Europa League txapelketan egin zuen debuta, Young Boys talde suitzarraren aurka, Bernan, eta baita ondo egin ere, Bilboko taldeak 1-2 irabazi baitzuen partida.

Bilbon seigarren denboraldia hasi du Guardiako jokalariak, 194 partida ofizial jokatu ditu jada talde zuri-gorriarekin, eta 24 gol sartu, horietako sei Europan.

FITXA PERTSONALA

Guardia (Araba), 1989-04-14

1,80 m - 76 kg

Erdilaria

Debuta: 2009-08-06, Young Boys 1 - Athletic Club 2