Itxi

Athletic Club

Porrota Vallecasen

Valverde: 'Egindako hutsak onartu eta aurrera begiratu behar dugu'

Erredakzioa

Rayoren aurka jasotako porrot mingarriaren ostean, Athleticek jaitsiera postuetan amaituko du bosgarren jardunaldia.

  • Ernesto Valverde, etsita, Athleticen huts bat ikusita. Efe.

    Ernesto Valverde, etsita, Athleticen huts bat ikusita. Efe.

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak nahigabea agertu du Rayoren aurka jasotako porrotagatik (2-1). Athleticek azken minutuetan galdu zuen partida, "zorigaiztoko jokaldi batean", eta, Valverderen ustez, berdinketa izango zen emaitzarik bidezkoena.

"Sailkapenean ez gaude ondo, beheko postuetan gaude, eta hurrengo puntuak hil edo bizikoak dira. Lau partida galdu ditugu eta Rayoren kontra berdindu egingo genuela zirudien. Akatsak egin ditugu, ez da normala, baina egindakoa onartu eta aurrera jarraitu behar dugu. Jokaldiak horrelakoak dira eta akats bat egiten dugunean ordaindu egiten dugu", azaldu du.

Jaitsiera postuetan

Athleticek lau porrot jaso ditu Ligan jokatutako bost partidetan, eta jaitsiera postuetan izango da bosgarren jardunaldia bukatzean. Duela bi urte egon zen azken aldiz talde zuri-gorria antzeko egoera batean.

Valverdek ez du inoiz horrelako egoerarik bizi izan talde bilbotarraren entrenatzaile bezala. Iazko denboraldian seigarren eta laugarren postuen artean ibili zen taldea 38 jardunaldietan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea