Athletic Club
Granadan, 18:00etan
Athleticek liga bideratzea du helburu
Erredakzioa
Valverdek aldaketak egingo ditu hasierako hamaikakoan, eta Iraola, Mikel San Jose eta Markel Susaeta jokalariak hasieratik aritu litezke.
-
Athletic-Shaktar partida. Argazkia: EFE
Athleticek Granada hartuko du arratsalde honetan San Mamesen, BBVA Ligako 4. jardunaldiko partidan (18:00). Zuri-gorriek hiru puntuak lortu nahi dituzte, liga bideratzen hasteko.
Asteazkenean hitzordu garrantzitsua jokatu zuten bilbotarrek Txapeldunen Ligan, Ukrainako Shaktar Donetsken aurka, eta puntu bat eskuratu zuten (0-0) zailtasun handiko neurketan.
Aketxek haustura dauka behatz-hezur batean eta baja izango da larunbat honetan. Ibai Gomezek ere minduta bukatu zuen Europako neurketako partida, eta Valverdek oraindik ez daki jokalaria prest egongo den edo ez.
Argi dago, beraz, zuri-gorrien entrenatzaileak aldaketak egingo dituela hasierako hamaikakoan, eta Andoni Iraola, Mikel San Jose eta Markel Susaeta bezalako jokalariak hasieratik aritu litezke.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Unai Lopez; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Granada CF: Roberto; Nyom, Babin, Murillo, Juan Carlos; Piti, Iturra, Fran Rico, Rochina; Cordoba eta Ortuño.
Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 18:00.