Itxi

Athletic Club

Gaur, Shakhtar

San Mames, Txapeldunen Ligarako prest

Erredakzioa

Ukrainiako taldea hartuko dute zuri-gorriek San Mamesen, Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen norgehiagokan. Athletic baikor dago.

  • Egunsentia, San Mamesen. Argazkia: Xabier Elguezua

    Egunsentia, San Mamesen. Argazkia: Xabier Elguezua

Athleticek Shaktar Donetsken aurka jokatuko du asteazken honetan San Mamesen (20:45), Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen partidan. Ukrainarrak bolada onean dira, eta denboraldi honetan orain arte jokatutako zortzi partidak irabazi dituzte (sei ligan, eta beste bi Superkopan eta Kopan).

Multzoko aurkari nagusiarekin neurtuko dituzte indarrak zuri-gorriek. Garaipena oso garrantzitsua izango litzateke Athleticentzat, ondoren bi neurketa jokatu beharko baititu etxetik kanpo, Bielorrusian eta Porton.

Ernesto Valverderen taldea, dena den, baikorra da. Etxean erakutsitako erritmoari eta mailari eutsi nahi die. Aurkariaren arean izugarrizko presioa egitea izango da Athleticek jokoan jarriko duen gakoetako bat. Aritz Aduriz erabakigarria izan daiteke, berriro ere.

Valverdek ohiko hamaikakoa berdeguneratuko du, baina aldaketak egon daitezke. Andoni Iraolak Oscar de Marcosen ordez joka dezake, eta San Jose eta Ibai Gomez ere hasieratik aritu daiteke.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Shakhtar: Kanobolotski; Srna, Rakitskiy, Sevchuk, Azevedo; Stepanenko o Fernando, Gladkiy, Ilsinho, Teixeira; Taison edo Costa eta Adriano.

Epailea: Tasos Sidiropoulos (GRE).

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 20:45.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club