Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Beñat: 'Ehuneko ehuna ematen badugu, edonori irabazteko gai gara'

Erredakzioa

Bestalde, bere buruarekin gustura dagoela esan du, baina sasoian egoteko lanean jarraitu behar duela.

  • Beñaten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Beñaten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Bartzelonarekin neurtuko ditu indarrak larunbat honetan, Camp Noun (16:00). Hurrengo hiru astetan hamar partida jokatu beharko ditu talde zuri-gorriak, eta gaur entrenamendua izan du Lezaman. Ondoren, Beñatek hitz egin du. "Ehuneko ehuna ematen badugu, edonori irabazteko gai gara. Aurretik, argi eta garbi utzi dugu", adierazi du.

Camp Noun irabazteko, gakoetako bat Barçari "baloi kentzea" izango dela azpimarratu du erdilariak. Iazko partidan hala egin zuten, baina katalanak Pedroren eta Messiren golekin nagusitu ziren (2-1).

Bestalde, bere buruarekin gustura dagoela esan du, baina sasoian egoteko lanean jarraitu behar duela gaineratu du.