Itxi

Athletic Club

Entrenamenduak

Athletic astelehenean itzuliko da, Bartzelonaren aurkakoa prestatzeko

Erredakzioa

Zurigorriek atsedena hartuko dute asteburuan, hurrengo astean egunero entrenatzeko, Ligako hurrengo neurketari begira.

  • Ernesto Valverde / EFE.

    Ernesto Valverde / EFE.

Athleticek atsedena hartuko du asteburu honetan, astelehenean entrenamenduetara itzultzeko. Bartzelonaren aurkako larunbateko partidaren prestaketak astelehenean hasiko ditu Ernesto Valverderen taldeak.

Zurigorriak 10:30etan entrenatuko dira astelehenetik ostegunera, eta arratsaldean egingo dute entrenamendu bat ostiralean, Bartzelonaren aurkako norgehiagokaren bezperan. Azken biak ateak itxita egingo dituzte.

Ligako zitaren ostean, larunbatean 16:30etan, igandean entrenatuko da berriro, Txapeldunen Ligako taldekako fasearen lehenengo partida prestatzen hasteko. Shakhtar Donetsk izango du aurkari, asteazken 17an, 20:45ean, San Mamesen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic