Itxi

Athletic Club

4 Izar

Bilboko Udalak San Mamesen nahi du Errege Kopako finala

Erredakzioa

Ibon Aresok, Bizkaiko hiriburuko alkateak, Europa Ligako final bat hartzea ere eskatuko du.

  • San Mames / EFE.

    San Mames / EFE.

Denboraldi honetako Errege Kopako finala San Mamesen izatea eskatu du Bilboko Udalak, EFEk esan duenez. Espainiako Futbol Federazioaren presidente Angel Maria Villarrekin eta Espainiako Kirol Kontseilu Goreneko presidente Miguel Cardenalekin jarriko da harremanetan Ibon Areso alkatea.

Kopa finalaz gain, Europa Ligako final bat hartzea ere eskatuko du Bilboko Udalak.

San Mamesek, berriki inauguratuta eta '4 Izar'reko mailarekin, lehen mailako ekitaldiak hartzea nahi du Udalak. San Mames eta Bilbo dira, gainera, 2020ko Eurokopako egoitza izateko hautagaiak dira. UEFAk irailaren 19an iragarriko ditu aukeratuak.