Athletic Club
Larunbatean
Balenziaga: 'Malagako partida da orain garrantzitsuena'
Erredakzioa
Lehentasuna lehen jardunaldiko neurketa dela azpimarratu du atzelari zuri-gorriak.
-
Balenziagaren artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE
Athleticek Malagaren aurka jokatuko du, larunbat honetan, 2014/2015 denboraldiaren lehen jardunaldiko partida eta Mikel Balenziaga hitzordu horri buruz mintzatu da gaur goizean, Lezaman.
Asteartean Napolirekin neurtu zituen indarrak talde zuri-gorriak, Txapeldunen Ligako neurketan, baina orain ligan jarri behar du arreta osoa. "Txip" aldaketa hori erraz egingo dutela uste du atzelariak.
"Ez zaigu kostatuko orain Malagako partida baita lehentasuna. Une honetan dugun partidarik garrantzitsuena da", esan du Balenziagak.
Gipuzkoarrak ez du uste Athletic Malaga baino sasoi hobeagoan dagoenik, eta Javi Graciaren taldea ere "prest" dagoela azpimarratu du.