Itxi

Athletic Club

Joaneko partida

Athleticek 2.822 sarrera jaso ditu Napoliko partidarako

Erredakzioa

Bazkideentzako txartelak ostegun goizean jarriko dituzte salgai. Soberan geratuz gero, gainontzeko zaleek ostiralean erosi ahal izango dituzte.

  • Athleticek asteartean jokatuko du joaneko partida, Napolin. Efe.

    Athleticek asteartean jokatuko du joaneko partida, Napolin. Efe.

Napolik 2.822 sarrera bidali dizkio Athletici, asteartean San Paolon jokatuko duten Txapeldunen Ligako atarikoko partidari begira. Sarrerak 10 euroan saltuko dituzte.

Klubak 500 sarrera hartuko ditu erakundeekin eta babesleekin dituen konpromisoei erantzuteko, besteak beste.

Gainontzeko 2.322 sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai, bazkideentzat, 10:30etatik 20:00etara. Bazkide bakoitzak bi sarrera hartu ahalk izango dituzte, gehienez.

Sarrerak soberan geratuz gero, zaleek erosi ahal izango dituzte ostiralean, 10:30etatik 13:30etara. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erori ahal izango ditu.

Klubak aditzera eman duenez, Napoliko segurtasun arduradunek jarritako baldintzen ondorioz, partidara joango direnek NAN aedo pasaportea, izen-abizenak eta jaiotze data eman beharko dute.