Athletic Club
Lagapena
Ruiz de Galarretak Zaragozan jokatuko du
Erredakzioa
Athleticek akordioa lortu du Zaragozarekin Iñigo Ruiz de Galarreta erdilariak utzita jokatzeko 2014-15eko denboraldian.
-
Galarreta, bere lehenengo partidan Athleticekin / EFE.
Iñigo Ruiz de Galarretak, Athleticeko erdilariak Zaragozan jokatuko du, utzita, Adelante Liga. Bi taldeek akordioa lortu dute denboraldi honetarako.
21 urteko donostiarrak Mirandesen jokatu zuen aurreko denboraldian, baita Adelante Ligan ere, baina eskuin belaunean izandako lesio larri batek Bilbora ekarri zuen berriro, 2013ko urrian.
Azkenean, Ernesto Valverdek ez du Ruiz de Galarreta taldean sartu, Manchester Unitedek fitxatutako Ander Herreraren ordezkoa izan zitekeen arren.
Marcelo Bielsarekin egin zuen debuta Galarretak, 2011ko abenduan, PSGren aurkako Europa Ligako neurketan, Parisko Printzeen Parkea zelaian. Guztira, bederatzi partida jokatu ditu Athleticekin, Ligako hiru eta Europa Ligako sei.