Itxi

Athletic Club

Lezaman

Txapeldunen Ligako baloiarekin entrenatzen hasi da Athletic

Erredakzioa

Jokalari zuri-gorriek, Lezaman berriro, Napolesen aurkako neurketan erabiliko duten pilota erabiltzen hasi dute, Txapeldunen Ligakoa.

1:32

Txapeldunen Ligako baloiarekin entrenatzen hasi da Athletic. Abuztuaren 19 eta 27ko atarikoan erabiliko du baloi hori, Napolesen aurka. Pilotarekin ohitzen hasi dira jokalariak.

Ernesto Valverdek momentuz lanean dauden 27 jokalariak izan ditu prest. Hiru taldetan banandu ditu. Larunbatean Monchengladbachen aurka titularrak izan zirenek, atezaina kenduta (De Marcos, San Jose, Laporte, Balenziaga, Iturraspe, Rico, Beñat, Susaeta, Aduriz eta Muniain) sesio lasaia egin dute.

Hiru atezainak bere aldetik entrenatu dira, Aitor Irurekin, eta beste hamalauek partida batzuk jokatu dituzte Txapeldunen Ligako baloiarekin.

Atenasera joango da asteazkenean Athletic, Olinpiakosen aurka jokatzeko, 20:45ean. Ostegunean atsedena hartuko du, eta berriz entrenatuko da ostiralean, larunbatean eta igandean, Napolesen aurkakoa prestatzeko.