Itxi

Athletic Club

Napoliren aurkako partida

Urrutia: 'Irabaz dezakegula uste dugu, eta saiatu egingo gara'

Erredakzioa

Bilbotarren presidenteak iragarri du bazkideek ez dutela ordaindu beharko Napoliren aurkako kanporaketa San Mamesen ikusteko.

  • Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Efe.

    Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Efe.

Josu Urrutia Athleticeko presidentearen iritziz, Napoli "aurkari handia da" eta kanporaketa gainditzea "gauza zaila izango da", hala ere, bilbotarrek aurrera egiteko moduan daudela eta horretara aterako direla azpimarratu du.

"Iaz partida hau jokatzeagatik borrokatu genuen. Orain disfrutatzea, bizitzea eta lehiatzea tokatzen zaigu. Irabaz dezakegula uste dugu, eta horretan gure ahalegin guztiak jarriko ditugu", esan du Urrutiak Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Presidentea baikor da, eta joaneko partida irabaztearen alde egin du, "Athletic beti irabaztera ateratzen delako".