Athletic Club
Osasunaren aurka jokatzeko
Athleticek ezohiko jokalariak eramango ditu Sadarrera
Ernesto Valverde entrenatzaileak Iraizoz, Rico, Susaeta, Aduriz, Muniain, Laporte, Balenziaga eta Iturraspe deialditik at utzi ditu. Unai Lopez ere ez da Sadarren egongo.
Athleticek Osasunaren aurka jokatuko du asteazken honetan Sadarren (20:00etan) eta partida honetarako denboraldiaurrean minutu gutxien izan dituzten jokalariak erabiliko ditu Ernesto Valverde entrenatzaileak. Tolousen aurka 2-0 galdu zuen azken partida Athleticek eta biharko partidarako deialdia Tolousen jokatu zuenaren antzekoa izango da.
Entrenatzaile zuri-gorriak Iraizoz, Rico, Susaeta, Aduriz, Muniain, Laporte, Balenziaga eta Iturraspe deialditik at utzi ditu Valverdek eta Unai Lopez ere zerrendatik kanpo geratu da. Badirudi harrobiko erdilari gazteak Bilbao Athleticekin hasiko duena denboraldia. Abuztuaren hirugarren astean jokatuko den
Txapeldunen Ligako atariko kanporaketan hasierako hamaikakoan egoteko aukerak dituzten jokalarien multzotik, Iraola, Gurpegui eta Beñat bakarrik eramango ditu Valverdek Sadarrera. Biharko norgehiagokarako deialdia, jokalari hauek osatzen dute: Herrerin, Kepa; De Marcos, Etxeita, Aurtenetxe, Bustinza, San Jose, Moran, Aketxe, Galarreta, Toquero, Viguera, Ibai Gomez, Guillermo eta Sola.
Badirudi, Ernesto Valverdek hasierako hamaikako hau erabiliko duela Osasunaren aurka: Herrerin; Iraola, Gurpegui, Etxeita, Aurtenetxe; San Jose, Morán, Galarreta; Toquero, Sola eta Ibai Gomez.