Itxi

Athletic Club

Txapeldun Ligara begira

Athletic, denboraldi-aurreko zati erabakigarrienean

Erredakzioa

Ostiralean, Txapeldunen Ligako taldekako fasea jokatzeko kanporatu beharko duten taldea ezagutuko dute zuri-gorriek. Abuztu amaierara arte, hiru lagunarteko jokatuko dituzte.

1:15

Athleticek, Lezaman berriro, denboraldi-aurrearen azken zatian murgilduta dago. Lagunarteko sentsazioak oso onak izan dira, Toulousen kontrako azken neurketan izan ezik. Protagonismoa ordezkoek izan zuten.

Ernesto Valverderentzat, Baionako porrota beharrezkoa izan zen, eta abisu moduan hartu du, iazko Zargozaren aurkakoa bezala (1-4). Ordezkoek hobetu nahiko dute, titularren parean jartzeko asmoz.

Ostiralean, Txapeldunen Ligako atarikoaren aurakria ezagutuko du Athleticek. Lehenago, asteazkenean, zerrendaburuen multzoan dagoen jakingo du. San Petersburgoko Zenitek erabakiko du hori. AEL Limassolen aurka galdu zuen (1-), joanekoan, baina Errusiako liga, aldiz, indartsu hasi zuten, lau gol sartu zizkion Arsenal Tulari.

Zerrendaburua izatearen helburua Arsenal, Napoles, Porto, Bayer Leverkusen eta Zenit bezalako taldeak saihestea da, abuztuaren 19an jokatu beharreko atarikoan. Bitartean, hiru lagunarteko jokatuko dituzte zuri-gorriek: asteazkenean, Osasunaren kontra; larunbatean, Borussia Monchengladbachen aurka, eta hilaren 13an, Olympiacosen kontra.

Ernesto Valverdek erabakita dauka hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Beñat; Susaeta, Aduriz eta Muniai. Beñat izango da, beraz, Ander Herreraren ordezkoa, baina etorkizunari begira, Unai Lopez, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Ager Aketxe kontuan hartu beharrekoak izango dira.

Carlos Gurpegi, Aritz Aduriz, Ibai Gomez eta Kike Sola, denboraldi amaieran lesionatuta, osatuta daude, eta denboraldi-aurre ona egiten ari dira. Bi jokalari taldetik kanpo geratu daitezke, Unai Bustinza, Galarreta, Aketxe eta Guillermo Fernandez jokalari gazteen artean.