Itxi

Athletic Club

Lagunartekoa

Athleticeko ordezkoek ezin izan diote Toulouseri irabazi

Erredakzioa

Frantziako taldeak irabazi zion Ernesto Valverderen bigarren taldeari, Sylla eta Regattinen golekin, Baionako lagunartekoan.

1:13

Athleticek Toulouseren kontra galdu zuen Baionako lagunartekoan. Ernesto Valverdek titularrik gabeko taldea egin zuen, aukerak bilatzen dituzten jokalariekin, eta ezin izan zion aurkariari irabazi.

Syllak, 37. minutuan, eta Regattinek, 65.ean, Toulouseren golak sartu zituzten, Baionako Didier Deschamps zelaian. Argi geratu zen bi zatietan Frantziako taldearen nagusitasuna.

Ernesto Valverdek ordezkoen sasoia neurtu zuen. Benficari irabazi zioten titularrak baino maila bat beherago daude.

Sola, Toquero eta Susaeta, taldeko titular bakarra, aldea txikitzen saiatu ziren azken minutuetan baina Toulousen nagusitasuna markagailuan ere islatu zen partida bukatzean.

FITXA TEKNIKOA

Toulouse: Boucher; Veskovac, Spajic, Grigore, Sylla, Akpa Akpro, Bodiger, Didot, Regattin, Braithwaite eta Ben Yedder.

Athletic: Iago Herrerin; De Marcos, Etxeita, San Jose, Aurtenetxe (46. min); Erik Moran, Ruiz de Galarreta, Aketxe (46. min); Susaeta, Guillermo (Toquero, 60. min) eta Viguera (Unai Lopez, 60. min).

Golak: 1-0, 37. min: Sylla. 2-0, 65. min: Regattin.