Athletic Club
Aurredenboraldia
San Jose: 'Taldea lehian sartzeko prest dago'
Erredakzioa
Bilbotarrak Lezaman entrenatu dira, larunbatean Tolosaren aurka jokatuko duten lagunarteko partida prestatzeko.
-
Mikel San Jose, Athleticeko jokalaria. EiTB.
Mikel San Josek Lezaman esan duenez, "ostegunean argi geratu zen Athletic lehian sartzeko prest dagoela", Benficari 2 eta 0 irabazi ostean.
"Emaitzak alde batera utzita, momento honetan sentsazioak dira garrantzitsuena, eta oso onak dira. Taldea ondo ari da lanean eta entrenatzailearen ideiak praktikan jartzen ari gara, iazko ideia berberak", esan du nafarrak entrenamenduaren osteko prentsaurrekoan.
Taldea Suitzatik iritsi eta jarraian egin dute entrenamendua. Ostegunean hasierako hamaikakoan izandakoek lan arina egin dute, 20 minutu eskas eman dituzte instalazioen kanpoko aldean.