Itxi

Athletic Club

Aurredenboraldia

Aitzakiarik gabeko garaipena lortu du Athleticek, Benficaren aurka

Erredakzioa

Bilbotarrak jaun eta jabe izan dira, bigarren zatian batez ere, eta Txapeldunen Ligako atarikora sasoiko iristeko itxaropenari eusten diote.

  • Gurpegi eta Aduriz, Athleticen lehen gola ospatzen. Efe.

    Gurpegi eta Aduriz, Athleticen lehen gola ospatzen. Efe.

Aritz Adurizek eta Beñat Etxebarriak egindako golek garaipena eman diote Athletici, Benficaren aurka jokatutako lagunartekoan.

Ernesto Valverderen taldea aurkaria baino gehiago izan da Txapeldunen Ligan aritu den talde portugaldarraren aurka.

Adurizek egin du partidako lehen gola 40. minutuan, area barruan hartutako baloia aprobetxatuta, eta Beñatek bigarrena, 70.ean, zuri-gorrien jokaldi eder baten ondorioz.

Golak Athleticen nagusitasunaren ondorioa izan dira, bilbotarrak jaun eta jabe izan baitira, bigarren zatian batez ere.

Gauzak horrela, Athletic azken egunetako irudi onari eusten ari zaio eta baikor da abuztuaren 19 eta 27 artean jokatuko den Txapeldunen Ligako atarikoari begira.

Ficha técnica:

2 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola (Etxeita, min.85), Gurpegui (Bustinza, min.80), Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Beñat (Morán, min.80), Rico (Unai López, min.85); Ibai (Viguera, min.80), Aduriz (Toquero, min.75) y Muniain.

0 - Benfica: Artur; Maxi Pereira, Gaitán, Lima, Eliseu, Salvio, Sidnei, Talisca, Almeida, César y Cardozo. También jugaron John, Jara, Benito, Bebe, Teixeira, Derley, Cancelo, Lindelof, Felipe, Oliveira, Canarias y Cavaleiro.

Goles: 1-0, min.40: Aduriz. 2-0, min.71: Beñat.