Itxi

Athletic Club

Ordutegi ofizialak

Eibarren eta Realaren arteko derbia, abuztuaren 24an, 19:00etan

Erredakzioa

Athleticek, bestalde, larunbatean, abuztuaren 23an, hasiko du Liga, 19:00etan. Bigarren jardunaldian Levante hartuko dute bilbotarrek San Mamesen, abuztuaren 30ean, 19:00etan.

  • Realak abuztuaren 14an hasiko du Liga, Ipuruan. Efe.

    Realak abuztuaren 14an hasiko du Liga, Ipuruan. Efe.

Eibarrek eta Realak igandean, abuztuaren 24an, jokatuko dute derbia ligako lehen jardunaldian, 19:00etan, Futboleko Liga Profesionalak bere webgunean aditzera emandakoaren arabera.

Athleticek, berriz, egun bat arinago, larunbatean jokatuko du, 19:00etan, Malagaren aurka.

Bigarren jardunaldiari dagokionez, bizkaitarrek abuztiaren 30ean, larunbatean, jokatuko dute San Mamesen, Levanteren aurka.

Egun berean, baina 21:00etan jokatuko du Eibarrek Calderonen, egungo Liga txapeldunaren aurka.

Realak, berriz, igandean, abuztuaren 31n, hartuko du Real Madril Anoetan, 21:00etatik aurrera.

1. jardunaldia

Larunbata, abuztuak 23

Málaga 19:00 Athletic
Sevilla 21:00 Valentzia
Granada 21:00 Deportivo
Almeria 23:00 Espanyol

Igandea, abuztuak 25

Eibar 19:00 Reala
Celta 21:00 Getafe
Bartzelona 21:00 Elx
Levante 23:00 Vila-real

Astelehena, abuztuak 25

R. Madril 20:00 Kordoba
Rayo 22:00 Atletico

 

2. jardunaldia

Ostirala, abuztuak 29

Getafe 20:00 Almeria
Valentzia 22:00 Málaga

Larunbata, abuztuak 30

Kordoba 19:00 Celta
Athletic 19:00 Levante
Atlético 19 Eibar
Espanyol 23:00 Sevilla

Igandea, abuztuak 31

Vila-real 19:00 Bartzelona
Reala 21:00 R. Madril
Deportivo 21:00 Rayo
Elx 23:00 Granada