Itxi

Athletic Club

Asteazken honetan

Athleticek eta Realak, Paderbornen eta Feyenoorden aurka

Erredakzioa

Zuri-gorriek 16:00etatik aurrera jokatuko dute Alemaniako taldearen aurka, eta donostiarren neurketa 20:00etan hasiko da.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Athleticek eta Realak denboraldiaurreekin jarraitzen dute eta asteazken honetan SC Paderborn 07 eta Feyenoord izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.

Zuri-gorriek 16:00etatik aurrera jokatuko dute Alemaniako taldearen aurka, eta donostiarren neurketa 20:00etan hasiko da.

Valverderen taldeak bi neurketa jokatu ditu orain arte, eta biak irabazi ditu (0-4 Getxoko selekzioaren aurka eta 0-3 Al Hilalen kontra).

Txuri-urdinek, bestalde, Tolosa hartu zuten mendean (0-2) eta Ajaxen aurka porrota jaso zuten (3-1).