Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Athleticek Olinpiacosi egingo dio bisita, abuztuaren 13an

Erredakzioa

Valverdek birritan entrenatu du Olinpiacos (2008-2009 eta 2010-2012) eta Ligako hiru titulu eta Kopako bi eskuratu ditu. Neurketa Unicefen aldekoa izango da.

  • Valverde, Athleticen entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    Valverde, Athleticen entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Athleticek Olinpiacosen aurka jokatuko du abuztuaren 13an, Atenaseko Georgios Karaiskakis futbol-zelaian, denboraldiaurreko partidan.

Neurketa Unicefen aldekoa izango da eta 20:30ean hasiko da. Valverdek birritan entrenatu du Olinpiacos (2008-2009 eta 2010-2012) eta Ligako hiru titulu eta Kopako bi eskuratu ditu.

Partida honekin zortzi ditu antolatuta talde zuri-gorriak dagoeneko. Hala ere, beste bat jokatzeko asmoa dutela aurreratu zuen aurreko egunean Athleticen entrenatzaileak, abuztuaren 19an edo 20an.