Athletic Club
Denboraldi-aurrea
Athleticeko jokalariek azterketa medikoak pasa dituzte
Erredakzioa
Talde zuri-gorria asteartean hasiko da entrenatzen, Ernesto Valverderen aginduetara.
-
Iker Muniain, azterketa medikoan / IMQ.
Athleticeko jokalari gehienek gaur goizean izan dituzte azterketa medikoak. Taldea prest dago, asteartean, Lezaman entrenatzen hasteko, eta denboraldi-aurreari hasiera emateko.
Gaur IMQko aztekerta medikuetara joan diren jokalariak honakoak dira: Iker Muniain, Mikel Balenciaga, Andoni Iraola, Gaizka Toquero, Beñat Etxebarria, Markel Susaeta, Oscar de Marcos, Aritz Aduriz, Gorka Iraizoz, Mikel San Jose, Erik Morán, Yago Herrerin, Mikel Rico, Enrique Sola, Unai Albisua, Enric Saborit, Jon Aurtenetxe, Jonas Ramalho, Raul Fernandez, Ibai Gómez, Ander Iturraspe, Aymeric Laporte eta Borja Viguera.
Ostiralean Borja Ekizak, Xabi Etxeitak eta lehenengo taldearekin arituko diren Kepa Arrizabalaga, Guillermo Fernandez, Unai Bustinza, Iker Guarrotxena eta Ager Aketxek izan zituzten azterketak. Arazo fisikoak dituzten jokalariak ez dituzte oraindik aztertu. Talde horretan daude Gurpegi, Galarreta, Iñigo Perez eta harrobiko Unai Lopez.