Itxi

Athletic Club

Austrian

Al Hilalek Dinamo Kiev ordezkatuko du Athleticen denboraldi-aurrean

Erredakzioa

Saudi Arabiako taldearen aurkako partida Athleticen lehenengoa izango da Austriako egonaldian, uztailaren 19an.

  • Ander Iturraspe / Artxiboa: EFE.

    Ander Iturraspe / Artxiboa: EFE.

Athleticek Saudi Arabiako Al Hilal izango du aurkari, uztailaren 19an 18:00etan, talde zuri-gorriaren lehenengo partidan Austriako egonaldian. Talde arabiarrak Dinamo Kiev ordezkatu du.

Ukrainako Superkoparen data aldaketek neurketa bertan behera uztera behartu dute Dinamo Kiev. Al Hilalen aurkako norgehiagoka Worglen jokatuko da, Ernesto Valverde egongo den hiritik 70 bat kilometrora.

Athletic uztailaren 18tik 27ra egongo da Saalfeldenen. Austriako egonaldi horretan, Paderborn 07 ere izango du aurkari, Bundesligara igo berri den taldea, uztailaren 23an 16:00etan. 27an, Werder Bremenen kontra jokatuko du, Bilbora itzul baino lehen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club