Itxi

Athletic Club

Akordiorik ez

Athleticek ezetz esan dio Manchesterren eskaintzari

Erredakzioa

Etete klausula jokalariak berak edo bere izenean ordezkari batek egin ordainduko beharko luke.

  • Ander Herrera

    Ander Herrera. EFE

Athletic Clubek jakinarazi du bere web orrian aste honetan ezetz esan diola Manchester United FCk Ander Herrera jokalariaren federazio- eta ekonomi- eskubideengatik egin duen 36 milioi euroko eskaintzari.

Josu Urrutiak ez du negoziatuko. Talde zuri-gorriko presidenteak argi utzi du behin eta berriz etete klausula ordaindu beharko dutela Athleticeko jokalariak fitxatzeko.

Modu horretan formazio eskubideak Zaragozari Unitedek ordaindu beharko luke eta ez Athleticek.