Itxi

Athletic Club

Errenobazioa

Urrutia: "Muniainekin baikorrak ez izateko arrazoirik ez dut ikusten"

Erredakzioa

2015eko ekainaren amaitzen zaio kontratua nafarrari eta negoziazioekin denboraldia amaitu arte ez jarraitzeko eskatu zuen.  

  • Iker Muniainek kontratura du 2015era arte

    Iker Muniainek kontratura du 2015era arte. EFE

Josu Urrutia Athletic Clubaren presidentea prentsa aurrean agertu da gaur Lezaman.

Iker Muniain aurrelariari 2015eko ekainaren amaitzen zaio kontratua eta negoziazioekin denboraldia amaitu arte ez jarraitzeko eskatu zuen aspaldi. Presidenteak nafarrarekin hitz egiten hasi direla esan eta bide batez baikor dagoela adierazi du: 'Muniainekin baikorrak ez izateko arrazoirik ez dut ikusten'.

Bestalde, urteoso ona izan dela nabarmendu du Urrutiak, 'oso denboraldi ona izan da aurtengoa. Taldeak erantzun bikaina eman du Txapeldunen Ligarako sailkapena lortuz'.

Ander Iturrasperen inguruan ezustekorik ez dela izan azpimarratu du, 'Vicente del Bosquerekin hitz egin dudan bakoitzean aukerak zituela pentsatzera eraman nau behin baino gehiagotan'.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilboko Athletic