Itxi

Athletic Club

Goizaldean heldu dira

Lezaman dira San Mameseko arkuaren aurreneko zatiak

Erredakzioa

Bilbao Athletic eta emekumezkoen taldeek jokatzen duten futbol-zelaiaren ondoan jarriko dute.

Athleticen, hasi dira San Mameseko arkua, Urdulizetik Lezamara garraiatzen. Katedrala bota zutenetik arku historikoaren zatiak Urdulizeko lantegi batean zaharberritzen izan dira orain arte.

Lehenengo bi zatiak gaur goizaldean eraman dituzte Lezamako instalazioetara. Duela ia urtebete bezala, oraingoan ere ez da lan erraza izan. Beste lau zati falta dira, eta bihar eta etzi bitartean eramango dituzte.