Athletic Club
Bilbon jarraitu nahi du
FC Bartzelonari ezetz esan dio Ernesto Valverdek
Erredakzioa
ETB-k jakin ahal izan duenez, Valverdek Bilbon jarraitzeko ilusioa dauka, eta uko egin dio Barçaren eskaintzari.
-
Ernesto Valverderen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
ETB-k jakin ahal izan duenez, Ernesto Valverdek ezetz esan dio FC Bartzelonari. Athleticeko entrenatzailea zen Barçaren aurreneko aukera hurrengo denboraldiari begira, baina Txingurrik ez du Athletic utziko. "Tata" Martinoren denboraldia ez da espero zen bezain ona izan eta ordezkoa bilatzen ari dira aspalditik.
Athleticekin kontratua du teknikariak, eta gainera Bilbon jarraitzeko ilusioa dauka. Zuri-gorriak Txapeldunen Ligan arituko dira 2014-2015 denboraldian.
Gauzak horrela, Bartzelona Luis Enriquerekin hasi da negoziatzen eta gaur bertan Zubizarreta Celtaren entrenatzailearekin egon da bilduta.