Itxi

Athletic Club

Elxen aurka

Neurketa kaskarra jokatu du Athleticek Martinez Valeron (0-0)

Erredakzioa

Zuri-gorriek deseroso jokatu dute, berdegunean lekua aurkitu ezinik, baina puntu bat eskuratu dute etxetik kanpo.

1:33

Athleticek puntu bat eskuratu du Elxen aurka (0-0) Martinez Valero futbol-zelaian jokatutako BBVA Ligako 30. jardunaldiko partidan. Neurketa kaskarra izan da, distirarik gabekoa.

Etxeko taldeak aurre egin dio Athletici lehen zatian, eta zuri-gorriek deseroso jokatu dute, berdegunean lekua aurkitu ezinik. Zalantza handiko 45 minutu izan dira, eta talde biek eskainitako jokoa eskasa izan da. Gainera, haizea eragozpen handia izan da.

15. minutuan, markagailua estreinatzeko aukera izan du Ander Herrerak, baina haren jaurtiketa Manu Herrerak aldaratu du. 24.ean, Boakyerentzat izan da abagunea. Atsedenaldian berdintasuna zen nagusi markagailuan (0-0), baina Elx Athletic baino pixka bat gehiago zen berdegunean.

Ander Herrerari txartel horia erakutsio dio epaileak 50. minutuan, eta erdilariak ezin izango du larunbatean Atletico Madrilen aurka jokatu, bosgarrena baita.

Lehenengoaren antzekoa izan da bigarren zatia. Elxek Athleticek baino joko orekatuagoa egin du, eta 71. minutuan 1-0ekoa egiteko gol-aukera ederra izan du Cristianek, baina baloiak Laporte jo du eta kornerrera joan da.

Athletic golaren bila aritu da azken minutuetan, eta geldikako jokaldietan ezustekoa ematen saiatu da. Hala ere, norgehiagokaren azken gol aukera Elxeko Pelegrin jokalariarentzat izan da.

Fitxa teknikoa:

Elx: Manu Herrera; Damian, Botia, Pelegrin, Cisma; Ruben Perez, Carlos Sanchez, Rodrigues (Fidel, 82'), Coro; Del Moral (Gil, 57') eta Boakye (Cristian Herrera, 64').

Athletic Club: Iraizoz; Iraola (Susaeta, 70'), San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, De Marcos, Herrera (Moran, 78'), Muniain; eta Aduriz (Toquero, 82').