Itxi

Athletic Club

Albiste txarrak

Carlos Gurpeguik, agur denboraldiari

Erredakzioa

Hurrengo egunetan artroskopia egingo zaio bere eskuin belaunean, eta ondorioz ezin izango du partida gehiagorik jokatu aurten.

  • Carlos Gurpegui

    Carlos Gurpeguiri ebakuntza egin behar diote. Argazkia: EFE

Carlos Gurpegi jokalariak izan berri duen kontsultaren ostean hurrengo egunetan artroskopia egingo zaio bere eskuin belaunean.

Helburua artikulazioaren garbiketa egitea izango da, minduta pasa den larunbateko partidan. Ebakuntzaren data finkatu bezain pronto jakinaraziko da eta pairatu beharko duen baja epea ebakuntzan bertan egingo diren prozeduren araberakoa izango da.