Itxi

Athletic Club

Elxen aurka, gaur

Mikel San Jose, Gurpeguiren ordez

Erredakzioa

Carlos Gurpegik bi aste inguru emango ditu bajan, eta ezin izango du neurketa jokatu, baina Aritz Aduriz, ordea, hamaikakora itzuliko da.

1:06

Athleticek Elxi egingo dio bisita astearte honetan (22:00) BBVA Ligako 30. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek bolada onari jarraipena ematea dute helburu.

Larunbatean garaipen garrantzitsua lortu zuen Bilboko taldeak Getaferen aurka (1-0), eta sailkapen nagusiko laugarren postua sendotu zuen. Athleticek lau partida daramatza porrotik jaso gabe, eta, batez ere atzean, ondo ari da.

Carlos Gurpegik bi aste inguru emango ditu bajan, eta ezin izango du neurketa jokatu, baina Aritz Aduriz, ordea, hamaikakora itzuliko da.

Alineaciones probables:

Elx: Manu Herrera; Damian Suarez, Botia, Lomban, Domingo Cisma; Carles Gil, Ruben Perez, Carlos Sanchez, Javi Marquez, Manu de Moral; eta Coro.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Epailea: Prieto Iglesias

Futbol-zelaia: Martinez Valero

Ordua: 22:00