Itxi

Athletic Club

Prentsaurrekoa

Iturraspe: 'Mestallan garaipena eskuratu beharra dugu'

Erredakzioa

"Badirudi 65 punturekin laugarren gera zaitezkeela, baina futbolean logika ez da beti betetzen", adierazi du.

1:43

Ander Iturraspe Athleticeko atzelariak Konfiantzaz hitz egin du hedabideen aurrean, aurrera begira. Inor gutxik jarri dezake zalantzan egun Athleticen zutaberik sendoenetakoa dela. Abadiñarra bera ere pozik dago egiten ari den lanarekin eta taldearen egoerarekin. Era berean, badaki nola jarraitu behar duen laugarren tokia ez galtzeko. "Gure taldeak edozein zelaian irabaz dezake, nahiz eta Mestalla zelai zaila izan. Igandean irabazi beharra dugu".

Granadaren aurkako garaipen borobilak zeresan asko isildu ditu, beherakadaz mintzatzen ziren asko mutu utzi ditu. Txapelketa, ordea, luzea da, eta hurrengo bi partidak irabazita ere lanak izango ditu Athleticek helburua lotzeko. Sasoia ez zaio falta talde bizkaitarrari. "Badirudi 65 punturekin laugarren gera zaitezkeela, baina futbolean logika ez da beti betetzen", gaineratu du.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilboko Athletic