Athletic Club
BBVA Liga
Martxoa erabakigarria izango da Athleticentzat
L.E. | eitb.com
Zuri-gorriek Valentziari, Vila-reali eta Elxi egingo diote bisita. San Mamasen, aldiz, Getafe eta Atletico Madrid hartuko dituzte.
-
Valentzia, Vila-real eta Atletico Madril izango gira aurkari zailenak. Efe.
Txapeldunen Ligarako sailkatzeko bidean, martxoa hilabete erabakigarria izango da Athleticentzat. Zuri-gorriek, hala ere, egoera ezin hobean ekingo diote lehiari, helburu bera lortzeko borrokan ari diren gainontzeko taldeekin alderatuta.
Valverderen mutilak laugarren dira BBVA Ligako sailkapenean, 50 punturekin. Vila-real eta Reala bosgarren eta seigarren dira, eta bilbotarrek sei eta zazpi puntuko aldea ateratzen dizkiete, hurrenez hurren.
Baina zuri-gorrien hurrengo aurkariak ez dira makalak. Hurrengo bu neurkertak etxetik kanpo jokatuko dituzte: igandean, martxoak 9, Mestallan jokatuko dute (21:00etan), Valentziaren aurka; eta astelehenean, martxoak 17, Vila-real aurkari zuzenaren aurka (22:00etan).
Sei egun geroago, Ernesto Valverderen mutilek Getaferen aurka neurtuko dituzte indarrak San Mamesen, eta hiru egun ondoren, Elx aldera egingo dute. Martxoa bukatzeko, zuri-gorriek Atletico Madrilen bisita jasoko dute San Mamesen, kopako errebantxa kutsua izango duen partidan.
Martxoa bukatuta, zazpi jardunaldi bakarrik geratuko dira aurtengo liga amaitzeko.
Kike Solaren lesioa
Joan den larunbatean lan saioa utzi behar izan zuen ezker izterreko atzeko aldean izan zuen lesioa zela eta. Azterketak eta froga osagarriak egin ostean, haustura miofasziala moderatua atzeman da hanka horretako erditendoi-muskuluan. Fisioterapia jasotzen ari da eta berregokitzapen prozesuari ekin dio.