Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Marcelino: 'Epaileek Athletici mesede egiten diote'

Erredakzioa

Vila-realeko entrenatzaileak hala erantzun du epaileari buruz galdetu diotenean. Bana egin dute etxean, Betisen aurka.

  • Marcelino, Vila-realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Marcelino, Vila-realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Vila-realek bana egin du etxean Betisen aurka jokatutako 26. jardunaldiko partidan. "Ez dugu partida ona egin. Lehen zatia irregularra izan da, erasoan zein atzean. Kostata berreskuratu dugu baloia. Bigarrenean hobera egin du taldearen jokoak, gola sartu dugu, baina ezin izan diogu markagailuari eutsi. Hamarrekin geunden, baina izorratuta gaude", esan du Marcelino Garcia Toral Vila-realeko entrenatzaileak.

Epaileari buruz galdetu diotenean honakoa esan du : « Penaltia argia izan da, eta kaleratzea ez hainbeste. Ez gara baldintza beretan izan. Athletici epaileek mesede egiten diote, baina gu talde ezberdina gara eta ez da gure errua. Agian noizbait kexatzen hasiko naiz”.