Athletic Club
Igandean, 17:00etan
Athleticek bide onari heldu nahi dio berriro, Betisi irabazita
Erredakzioa
Valverdek bi baja garrantzitsu ditu Ligako azken sailkatuaren aurkako partidari begira: Aitz Aduriz zigortuta dago, eta Ibai Gomez, aldiz, lesionatuta.
-
Kike Solak Aritz Adurizen lekua hartuko du Benito Villaarinen. Efe.
Athleticek Betisi egingo dio bisita azken hiru partidetako bolada txarrari amaiera emateko asmoz. Zuri-gorriek Celtaren eta Real Madrilen aurka berdindu egin dute, eta aurreko jardunaldian, Espanyolen aurka galdu zuten San Mamesen. Hala ere, edozein emaitza lortuta ere, bilbotarrek laugarren postuari eutsiko diote.
Izan ere, Athleticek lau puntu abantaila ateratzen die Vila-real eta Realari, eta azken asteetako emaitza kaskarrek ez dute sailkapenari begira eragin handia izan, Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan ari diren beste taldeek ere huts egin dutelako.
Dena den, ligako sailkapeneko azkenari egingo dioten bisitak badu bere garrantzia, konfiantza berreskuratzeari dagokionean, batez ere. Valderdek, gainera, bi baja garrantzitsu ditu: Aritz Aduriz eta Ibai Gomez.
Aurrelari donostiarrak partida bateko zigorra bete beharko du Espanyolen aurka kaleratua izan ostean. Ibai Gomez taldeko golegile nagusiak, aldiz, sei eta zortzi aste inguru emango ditu bajan, ostiraleko entrenamenduan izandako zuntz hausturaren ondorioz.
Ziurrenik, Kike Solak Adurizen lekua hartzea hasierako hamaikakoan. Solak Betisen aurkako Kopa partidan jokatu zuen, hain zuzen, gaur arte jokatutako neurketa oso bakarra. Ibai Gomezen postuan Iker Muniain arituko da.
Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak zelairatzea:
Betis: Adán; Juanfran, Perquis, N'Diaye, Dídac Vilá; Lolo Reyes, Nono; Baptistao, Salva Sevilla; Jorge Molina eta Rubén Castro.
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico, Herrera; Susaeta, Sola eta Muniain.
Epailea: Gil Manzano (Extremadurakoa).
Estadioa: Benito Villamarin.
Ordua: 17:00etan.