Athletic Club
Adierazpenak
Gurpegi: 'Babestuta sentitzen naiz'
Erredakzioa
"Hala ere, nire alabak bere aitari buruz esaten direnak entzun ditzake eta horrek min egiten du”, adierazi du talde zuri-gorriko kapitainak Radio Euskadiko Fuera de Juego saioan.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Carlos Gurpegi Athleticeko jokalariak Real Madrilen kontrako partida polemikoari buruz hitz egin du, estreinakoz.
"Aste gogorra izan da, baina babestuta sentitzen naiz eta hori da garrantzitsuena. Hala ere, nire alabak bere aitari buruz esaten direnak entzun ditzake eta horrek min egiten du", adierazi du talde zuri-gorriko kapitainak Radio Euskadiko Fuera de Juego saioan.
Cristiano Ronaldorekin izan zuen liskarrari buruz honakoa azaldu du: "Ematen dit, eta nire erreakzioa halakoa izan zen, baina nire asmoa ez zen epaileak txartel gorria ateratzea".