Athletic Club
Errege Kopa
Simeone: 'Kanporaketa oso orekatuta dago'
Erredakzioa
Argentinako entrenatzaileak San Mamesen 'futbol gau ikusgarria' biziko dela adierazi du, eta Athleticek hasieratik egiten duen presio gogorra azpimarratu du.
-
Simeone. Argazkia: EFE
Diego Pablo Simeone Atletico Madrileko entrenatzaileak Rayoren aurkako partida San Mamesen Athleticen aurka jokatuko dutena baino "arriskutsuagoa" zela azaldu du prentsaurrekoan. Madrilgo taldeak final-laurdenetako itzulerakoa Bilbon jokatuko dute, etxean 1-0 irabazi ondoren, eta "kanporaketa ehuneko berrogeitahamarrean" dagoela esan du argentinarrak.
"Norgehiagoka guztiek dute zailtasuna. Rayoren aurka jokatzen duzunean tranpa izan daiteke. Partida hori Kopakoa baino arriskutsuagoa zen, Athleticen aurkakoak intentsitate handiagoa izango baitu. Futbolzaleentzat ona da. Estadioa ederra da, eta Bilboko jendeak pasio handiz bizitzen ditu gau hauek", esan du Simeonek.
San Mamesen norgehiagoka "zaila eta gogorra" espero duela aitortu du Atletico Madril taldeko teknikariak. "Ilusioarekin goaz, denboraldian egiten ari garen lanari jarraipena emateko gogoekin", azaldu du Argentinakoak.
"Emaitza laburrarekin helduko gara, joanekoa oso orekatua izan baitzen. Guk gure nortasuna dugu, eta ez dugu aldatu behar, soilik aurrerago edo atzerago jokatuko dugun ala ez erabaki. Aurkariak intentsitatearekin jokatuko du hasieratik. Guk azkar erantzun beharko dugu, haiek konfiantzarekin jokatuko dutelako", esan du Diego Simeonek.