Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athletic eta San Mames, kanporaketa gainditzeko prest

Erredakzioa

Ernesto Valverderen gizonek joaneko partidako 1-0 ekoa irauli beharko dute finalerdietarako txartela eskuratzeko. Zuri-gorriek San Mames berriaren indarra beharko dute.

  • Aduriz joaneko neurketan. Argazkia: EFE

    Aduriz joaneko neurketan. Argazkia: EFE

San Mames berriak bere aurreneko hil edo biziko 'final' handi bat hartuko du, gaur, 20:00etan, Athleticek joaneko 1-0ekoa irauli beharko baitu, finalerdietara sailkatzeko. Kanporaketa erabaki gabe gelditu zen Vicente Calderonen, 1-0ekoarekin, eta Bilboko taldeak Errege Kopan, berriz ere, emaitza irauli beharko du.

Athleticek ezu du partidarik galdu bere estadio berrian, eta hamabi partidatik hamar irabazi ditu. Zazpi norgehiagoka irabazi ditu jarraian, eta neurketa ia 3 gol lortzen ditu batazbeste. Hala ere, Simeoneren gizonek ia urtebete daramatzate gol bat baino gehigoko aldearekin galdu gabe.

Valverderen gizonek hirugarren aldiz irauli beharko dute Kopako kanporaketa. Celtari 4-0eko jipoia eman zion, eta Betisi 2-0 irabazi zion San Mamesen. Gainera, Ligan veste lau norgehiagoketan emaitza iraultzea lortu zuen, eta Valenztiaren eta Elxen contra berdintzea eskuratu zuen, galtzen hasi ondoren.

Gaizka Toquerok lesionatuta jarraitzen du, baina Iker Muniain guztiz sendatu da, Sadarren partida osoa jokatu ondoren.

Bizkaiko taldea konfiantzarekin helduko da hil do biziko norgehiagokara, azkenengo hiru partidetan erakustaldiak eman baititu (Almeriari 6-1, Valladolidi 4-2, eta Osasunari 1-5).

Ernesto Valverdek bere ohiko hamaikakoa zelairatuko du, Iturraspe, Mikel Rico eta Ander Herrerarekin, eta Aritz Adurizekin. Iago Herrerin atera itzuliko da, eta Andoni Iraola eta Aymeric Laporte hamaikakora itzuliko dira, Iruñean atseden hartu ondoren.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Herrerin; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta, Herrera, Muniain; eta Aduriz.

Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Miranda, Godín, Filipe; Raul Garcia, Gabi, Koke edo Tiago, Arda; Villa edo Koke eta Diego Costa.