Itxi

Athletic Club

20. jardunaldia

Athleticek ez du laugarren postutik ihes egin nahi

Erredakzioa

Ernesto Valverdek zalantza bakarra dauka hasierako hamaikakoa osatzeko: Nork ordezkatuko du Mikel Rico? De Marcos eta Beñat dira hautagaiak.

1:15

Athleticek Valladolid hartuko du agaur, San Mamesen (22:00), laugarren postuari eusteko helburuarekin. San Mamesen duen bolada onari jarraipena eman nahi dio talde zuri-gorriak, eta aurrean jaitsiera postuetatik irten nahi duen taldea izango du.

Mikel Ricok eta San Josek bosgarren txartel horia ikusi zuten aurreko partidan, eta ezin izango dute partida jokatu zigortuta baitaude. Iker Muniain, Gaizka Toquero eta Unai Albizua lesionatuta daude.

Ernesto Valverdek zalantza bakarra dauka hasierako hamaikakoa osatzeko: Nork ordezkatuko du Mikel Rico? De Marcos eta Beñat dira hautagaiak. San Joseren lekua, bestalde, Carlos Gurpeguik hartuko du, eta Susaeta eskuin hegalera itzuliko da. Azkenik, Balenziagak, gripeak jota, ez zuen larunbateko entrenamenduan parte hartu, baina Valverdek astelehenerako osatzea espero du.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Herrera, Ibai Gomez; eta Aduriz.

Valladolid: Mariño; Rukavina, Valiente, Rueda, Peña; Álvaro Rubio, Rossi; Ebert, Oscar, Bergdich; eta Javi Guerra.

Epailea: Estrada Fernandez

Futbol-zelaia: San Mames

Ordua: 22.00.