Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticek 1-0ekoa irauli beharko du, San Mamesen

Erredakzioa

Betisek garaipena lortu zuen joaneko neurketan, eta Ernesto Valverderen gizonek kanporaketa irauli beharko dute final-laurdenetara sailkatzeko.

  • Kike Sola, joaneko partidan. Argazkia: EFE

    Kike Sola, joaneko partidan. Argazkia: EFE

Athleticek San Mameseko arimaren laguntza beharko du, Kopako kanporaketa berriz ere iraultzeko. Betisek 1-0 irabazi zuen joaneko norgehiagoka, eta zuri-gorriek bi gol eskuratu beharko dituzte gutxienez, final-laurdenetarako txartela lortzeko. Bilboko taldea sasoi onean dago, eta ez du porrotik ezagutzen estadio berrian.

Celtaren kontrako 1-0ekoa aise irauli zuten Valverderen gizonek, San Mamesen 4-0eko jipoia eman baitzion Athleticek. Garaipena hori, denboraldiko bosgarren erremontada izan zen Katedralean, ligan Celta, Betis, Levante eta Malagaren aurka (etxetik kanpora) ere markagailua irauli baitzuen. Gainera, Elx eta Valentziaren aurka berdintzea lortu zuen.

Ligan, aurreneko itzuli bikaina egin du Athleticek, eta zuri-gorriek laugarren jarraitzen dute, sendo, Txapeldunen Ligako postuetan. Hala ere, Bizkaiko taldeak Kopako ilusioarekin jarraitu nahi du.

Valverdek aldaketak egin beharko ditu, bai ala bai, hasierako hamaikakoan, Iker Muniain eta Markel Susaeta lesionatuta baitaude. Ibai Gomezek Muniainen ordez jokatuko du esker hegalean, eta eskuinetik De Marcosek edo Toquerok joka lezakete. Gainera, Carlos Gurpegi zentral postura itzuli liteke San Joseren ordez.

Iago Herrerinek titular izaten jarraituko du, eta Beñatek, Erik Moranek, eta Kike Solak hasieratik jokatzeko aukera izan dezakete.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Herrerin; Iraola, Gurpegui, San Jose, Balenziaga; Iturraspe, Rico; De Marcos, Herrera, Ibai Gomez; eta Aduriz.

Betis: Sara; Chica, Paulao, Amaya, Nacho edo Didac; Lolo Reyes, Matilla, Nono edo Salva Sevilla; Juan Carlos, Jorge Molinaed o Ruben Castro eta Baptistao.

Epailea: Carlos del Cerro Grande